XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

... beste norbait baizik, ilea lurreraino iristen zitzaion beste norbait arraroa, txikia eta nanoa: Gizonilo bat!.

Ilea, estropajua bezala zeraman harrotua, kalpartua arrunt, izarrak baino distiratsuagoa, eta hain ugaria eta hain luzea ze, bere jantzi naturala zela esan bait zitekeen, aurpegia zein trunkua zein hankak estaltzen zituelarik oro.

Pausu motz batzuk eman eta Nabiganteak agurtu zituen: Glif, glif, glif! ile guztiak, estropaju eran harrotu eta instantean egurrezko esku adartsu bi luzatu zituen.

Santaputz! Antiojo Bifokalak eta Kamiseta Marratua eskuetan zeramatzan!.

Ozeano Pazifiko! ihardetsi zuen estonaturik Top Kapitainak, bere Kamiseta Txuri eta Beltz Marratua bistatuz.

Agudo baino agudogo jantzi eta baietz, berea zela.

Don Saturninok ere berehala probatu zituen Antioju Bifokalak eta berdin gaineratu zuen, bere neurri-neurriko Kristal Bifokalak zirela haiek...